top of page

EZUSTEKO TALKA

65 urteko makuludun gizon bat zubi baten ertzera gerturatu da. Bizitzari zentzurik aurkitu ez eta honi amaiera emateko intentzioa darama. Denboraren jokoan, bizitza oso bati segundu batean amaiera jartzea du buruan, baina bere denbora eta planak oztopatuko dituen neska gazte bat agertuko da. Minutu gutxiko elkarrizketan, gizon honek (Joxe Ramon Soroiz), aurrean duen neska gazteagoa (Aitziber Garmendia) nor den jabetzeko denbora izango du…

 

Ezusteko talka film laburra ezustean gertatzen diren talka fisiko eta emozionalen lekuko da; hitzen, isiltasunen eta denboraren ardatzetan eraikitako hausnarketa.  

bottom of page