top of page
Korima.png
Korima.png
EUSKARA MUNDUAN TEASER (ENGLISH SUBTITLES)

EUSKARA MUNDUAN

​

Zein da Euskararen erabilera eremua? Zein dira euskaldunon hizkuntzaren mugak? Euskal Herria Euskararen Herria bada... Ez al da gure herria uste baino handiagoa? Euskara izan al daiteke euskaldunon herria?

​

Galdera hauek guztiak proposatuta Euskara Munduan dokumentalak mundua zeharkatuko du, bost kontinenteetako 14 herrialdetan profil ezberdineko euskal hiztunen testigantzak jasotzeko. Gazteak eta atzerrira jo berriak batzuk, helduak eta 20-30 urte kanpoan daramatzatenak beste batzuk eta azkenik gaztetan emigratu eta 50-60 urte atzerrian daramatzaten aiton-amonak. Herrialde txiro zein aberatsetan, Afrika sakonean edota Hong Kong bezalako hiriburu ekonomikoan, lanak, goseak, fedeak edota amodioak bultzatuta, protagonista guztiek ezaugarri komun bat dute: Euskara.

​

Ikusi dokumental osoa

bottom of page